Done Jakue bideko bisita gidatua bertan behera geratu da, baina badira beste aukera batzuk asteburuko plana herrian egiteko.
Gaurko espero den eguraldi txarra dela-eta, bertan behera geratu da Arma Plaza Fundazioak
Ezagutu Zure Hiria programaren barruan antolatutako bisita gidatua. Agian Done Jakue Bidea egiteko ez da giro, ezta itsasoan bainatzeko ere, baina badira asteburuan Hondarribian egin daitezkeen jarduera ugari.
Batetik,
Gabonetako Merkatua egingo dute gaur eta bihar Itsas Etxean, goiz eta arratsaldez. Bestetik, liburu eta disko azoka jarrita dago Arrantzale Auzoan; ateri uneak aprobetxatu daitezke hurbiltzeko.
Eta ez ahaztu kirol agenda. Hondarribiko kirol taldeek beti eskertzen dute zaleen berotasuna, baina bereziki gaurkoa bezalako eguraldiarekin. Seniorretan, gaur, futboleko mutilek (15:30ean), eta saskibaloiko neskek (19:45) jokatuko dute etxean. Eta bihar, eskubaloiko lehen taldeak (12:00). Beheko mailetako ordutegiak kontsultatu
esteka honetan.
Horiek proposamen batzuk, baina badira egin daitezkeen beste gauza asko, baserriko produktuen azokatik pasa, Arma Plazako eta Otzazkiko erakusketak bisitatu, gaztaina erreak jan… eta zergatik ez, eguraldiaz gozatu, eguzkia ateratzen ez denean ere gozatzekoa delako Hondarribia.

Iazko Gabonetako Merkatua