Gabonetako jaialdiari begira gaur hasiko da entseatzen Olagarro abesbatza. Deialdia egin dute, ahalik eta lagun gehien biltzeko asmoz.
Gaur hasiko ditu Olagarro abesbatzak hilaren 24ko kantaldia prestatzeko entseguak. Ohi bezala, arratseko kantu jaialdian parte hartuko dute Olagarrokoek,
Olentzero panpina eta guzti. Bada, abestera animatu ala ez zalantzan daudenei zuzendu zaie elkartea, gaurko entsegura eta hurrengoetara hurbildu daitezen. “Deialdia irekia da, ahalik eta lagun gehienek parte hartzeko helburuz”, esan dute.
Gaur egingo dute lehen entsegua, 19:00etan, Olagarro elkartean. Bertan zehaztuko dute hurrengo deialdien ordutegia.
Olagarro abesbatza, Olentzero kantu jaialdiko aurreko edizio batean