1976ko irailaren 8an hil zuten Josu Zabala. Kasu hori eta indarkeria polizialari lotutako beste batzuk landuko dituzte 'Ur handitan' saioan.
Maxuxa Larrarte eta Rafa Gonzalez, Zabalaren txokoan
Espainiako Estatuaren bortizkeria aztertuko dute gaur, asteartea, Euskal Telebistako lehen katean, 22:30etik aurrera. Xabier Madariaga kazetariak aurkezten duen
Ur handitan saioan, Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak eraildako zenbait euskal herritarren kasuak landuko dituzte, horien artean Josu Zabala irundarrarena, 1976ko irailaren 8an Hondarribian Guardia Zibilak tiroz hildakoa.
Gaurko saiorako, erailketaren lekuko izan ziren Maxuxa Larrarte eta Rafa Gonzalezekin elkarrizketatu ditu Madariagak.
Pasaiako segada, Gasteizko Martxoaren 3ko gertakariak, eta beste kasu batzuk ere aztertuko dituzte, eta
Pasaiako Badia dokumentala emitituko dute saioaren barruan.