Haizeak eta olatuek ez dute aparteko kalterik eragin. Arratsalderako ekaitzak espero dira, kazkabarra modura tarteka.
Olatuak gaur goizean Amuitz inguruan
Ana enbatak ez du kalterik eragin Hondarribian. Gauean haize handia eta goizetik itsaso zakarra eragin ditu baina, haizearen norabidea dela-eta, herrian ez du aparteko enbarazurik sortu. Udaltzaingoak baieztatu duenez, ez da kalterik izan momentuz.
Haizeagatik zegoen abisu horia bukatutzat eman du Segurtasun Sailak, baina itsasoaren egoera ez da hobetu, eta itsasora ez ateratzeko gomendatu dute. Arratsaldean euria espero da, eta trumoi-ekaitzak izan daitezke kostaldean, baita kazkabarra ere. Adi, beraz.