Ohorezko Mailako mutilek atzeratutako bigarren zatia jokatu zuten. Erregionaleko neskek, asteburuko partidan aurreratu zuten.
Gozatzeko moduko goiza izan zuten atzo Hondartza futbol zelaietara hurbildu ziren Hondarribia FE-ren zaleek. Jai eguna aprobetxatuta, nagusien bi taldeek jokatu zuten atzo, mutilek atzeratutakoa, eta neskek aurreratutakoa.
Touringen kontra falta zitzaien bigarren zatia jokatu zuen Ohorezko Mailako taldeak eta garaipena lortu zuen (2-0). Bederatzigarren jardunaldiko partida zen, azaroaren 4an jokatzen hasi zirena. Orduan, lehen zatian euri asko bota zuen eta zelaian ur asko pilatu zen, batez ere alboetan. 45. minutura 1-0ko emaitzarekin iritsi ziren bi taldeak eta, atsedenaldian, partida bertan behera uztea erabaki zuen epaileak.
Atzo jokatu zuten bigarren zatia. Etxekoek markagailuari eutsi zioten, eta beste gol bat ere sartzea lortu zuten, Calero izan zen golegilea. Hala, garaipena etxean geratu zen eta Hondarribia 13. postuan jarri da sailkapenean. Oreretarrak azkenak dira, 3 punturekin (
sailkapena).
Bigarrena ziurtatuta
Neskak lehenago jokatu zuten, 10:00etan. 3-0 irabazi zioten Oiartzuni, eta sailkapeneko bigarren postua ziurtatu dute horrenbestez (
sailkapena). Hondarribiarren golak Maite Riverak (2) eta Saioak sartu zituzten.
Hamaikagarren jardunaldiko partida aurreratua izan zen atzokoa, hortaz, asteburuan ez dute jokatuko.
Azaroaren 4an jokatu zuten lehen zatia