Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

21 milioi eta erdiko aurrekontua onartu du Hondarribiak

EAJk bakarrik bozkatu zuen aurrekontuaren alde. EH Bildu eta PSE-EE abstenitu egin ziren, eta ABotsanitzek eta PPk kontra bozkatu zuten.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/12/05
2018ko aurrekontua onartu du udalak

EAJko hautetsiak, aurrekontu proposamenaren alde bozkatzeko unean

Hogeita bat milioi eta erdi, hori izango da 2018an gastuetarako eta inbertsioetarako Hondarribiko Udalak izango duen dirua, 21.602.340 euro zehazki. Ostegunean onartu zuten 2018rako aurrekontua, eta EAJren botoekin atera zen aurrera. EH Bilduk eta PSE-EEk abstenitzea erabaki zuten, aurkeztutako mozioetako batzuek jeltzaleen onespena lortu eta gero. Abotsanitz eta PP udal taldeek kontra bozkatu zuten. EAJk haien mozio guztiak atzera bota zituen, Mariñel ontziko istripuaren kudeaketa fiskaltzara eraman izanagatik. Mikel Garmendia EH Bilduren hautetsiaren hutsunea izan zen eztabaidan. Bi aste lehenago Garmendiaren semea hil zen Mexikon, eta udal kideek minutu bateko isilunea gorde zuten dolumina adierazteko. Txomin Sagarzazu alkateak honela aurkeztu zuen aurrekontu proposamena. “Aurrekontu orekatu bat da, hiritarren ongizatearen alde egingo duena. Azpiegiturak sortu eta hobetzeko bideratuko ditugu baliabideak, beti ere hiritarren, eta batez ere beharra duenaren alde egiten”. Laugarren urtez jarraian zergak ez igotzea erabaki du udalak, eta zuhurtzian oinarritutako aurrekontua prestatu du EAJk. “Zuhurtziaz jokatzen ari gara eta herritarrak konturatu dira hortaz”. Erronken artean, langileen kontratazioa nabarmendu zuen alkateak: “Udal zerbitzuak hobetu nahi ditugu kontratazioa indartuz”. Gardentasuna ere aipatu zuen, gardentasun plana garatzeko asmoa, agintaldi planeko zutabeetako bat da hori, gobernuak oso atzeratuta duena. Sagarzazuk onartu zuen bere hizketaldian hainbat gai nahi baino motelago ari direla garatzen, eta 2018ko aurrekontuan aurreko bi urteetan onartu eta burutu ez diren gai batzuk jaso dituzte jeltzaleek. Orotara, 25 proiektu bildu ditu udal gobernuak aurrekontuan, askotarikoak: Kasino Zaharraren ingurua eraldatu, Hondartza futbol zelaia eta kiroldegikoak berritu, Saindu Gaztelekuan hobekuntzak burutu eta gazteei zuzenduriko zerbitzuak sakonki aztertu, Goiko Errota aterpetxea berritu, Harategi eta Satarka kalean berriritartu, eskolarteko bidegorri sarea osatzeko urratsak eman… horiek eta beste batzuk egin nahi dituzte heldu den urtean. Obra 2018an egingo ez den arren, proiektu handiena Presa I eta Presa II etxebizitzen eraikuntza izango da. Udala VISESArekin batera ari da gaia lantzen —Muliate II ere horrela eraikitzen ari dira—, eta datorren urtean zehar proiektua zehaztea espero dute. Alkateak jakinarazi zuenez, alokairu soziala eta batez ere gazteena da Presa I eta Presa II promozioetan lehenetsi nahi dutena. Gainera, etxebizitzen azpian aparkaleku handia eraikitzeko aukera egon litekeela erantsi zuen, etxebizitzek behar dutena baino handiagoa, eta aukera hori “ondo aztertu nahi” dutela adierazi zuen Sagarzazuk. Donostia kalean aparkalekua eraikitzeko aukera batere garbi ez dagoenez —nolanahi ere, urratsak eman nahi ditu udalak—, eta oposizioak Presa, Damarri edota Zezen plaza inguruetan hiriko aparkaleku nagusia eraikitzearen alde azaldu denez, agintaldi bukaerako erronka nagusietako bat izan daiteke etxebizitza berrien inguruan aparkaleku handi bat diseinatzea. Zehaztea beharko duen beste gai potolo bat Zubietakoa da. Duela hamar urte proiektu izar gisa aurkeztu zen, baina indarra galtzen joan da. 2018 urtean Zubietako konpatibilizazio plana idaztea nahi du EAJk. Zehaztu behar dena da zertarako erabili Zubieta, Miramongo parke teknologikoaren luzapena izateko aukera ia guztiz baztertu denean. Osoko zuzenketa, atzera Abotsanitzek osoko zuzenketa aurkeztu zuen. Gobernuak eginiko proposamena erretiratzeko eta alderdi guztien artean hobeto lantzeko eskatu zioten. Besteak beste, diru sarrera guztiak ez jasotzea, herritarren parte hartzerik aintzat ez hartzea, eta proiektuak gauatzeko ezintasuna leporatu zion Igor Enparanek EAJri. EH Bilduren babesa jaso zuen Abotsanitzek, eta Carlos Gebarak koalizioaren lankidetza eskaini zuen aurrekontuak berriro aztertzeko. PP eta PSE-EE abstenitu egin ziren, baina kritikoak izan ziren gobernuarekin. Josu Alvarez sozialistak onartutako gauza asko betetzen ez direla nabarmendu zuen, eta Joxemi Otxoteko popularrak aurrekontuen betetze mailaren azterketa bat eskatu zuen. Txomin Sagarzazu alkateak euren proposamenean sinisten dutela erantzun zion Enparani, eta EAJren gehiengoak atzera bota zuen Abotsanitzen osoko zuzenketa. Ondoren, emendakin partzialak aztertzeari ekin zioten. 105 emendakinetik 13 onartu Oposizioak 105 emendakin partzial aurkeztu zituen, eta horietatik hamahiru onartu ziren, EH Bilduren lau eta PSE-EEren bederatzi. 105 emendakin horietatik laurden bat erretiratu zituzten eztabaidan zehar, aurkeztu eta gero alkateak jakinarazi zuelako udal proposamenean jasoak zeudela. Plenoaren aurretik batzordean elkartu ez izanagatik gertatu zen hori, eta hori egin ez izanak behar baino askoz gehiago luzatu zuen plenoa. Ia bederatzi ordu iraun zituen bilkurak, eta askoz laburragoa behar zuen izan, zinegotziek aurretiko lana egin izan balute.
Carlos Gebara Josu Alvarez

Gebara (EH Bildu) eta Alvarez (PSE-EE)

EH Bilduk 13 emendakin aurkeztu zituen, horietatik zazpi genero berdintasunari lotutakoak, beste lau mugikortasun arlokoak, eta bi ongizate eta bizikidetzarekin lotura dutenak. Hamahiruetatik, lau onartu zituzten, aho batez. Onartutako bi Alardearen gainekoak dira, 6.000 euro udalbatzak elkarrizketa prozesua garatzeko, batetik, eta beste 6.000 herritar talde batek gauza bera egin dezan. Puntu ilunen lanketa jarraitzeko 4.000 euro proposatu zuen EH Bilduk, eta udalak partida hori handitzea proposatu zuen. Hala, 21.780 eurokoa onartu zuten. Bukatzeko, udal instalazioetan komun edo aldagela ez berezituak eskaintzen hasteko proposamena onartu zen, 2.000 euroko partidarekin. PSE-EEk 52 emendakin aurkeztu zituen, baina horietako bederatzi ez ziren aurrekontuetarako, udaberriko lehen kreditu aldaketan aztertzeko baizik, eta beste hamabost erretiratu zituen aurkeztu ondoren. Sozialisten bederatzi emendakin onartu ziren, garrantzitsuenak honakoak: alokairua sustatzeko laguntza programa eta araudia hobetzeko 50.000 euro, txirotasun energetikoari aurre egiteko beste 50.000 euro, baldintza bereziengatik Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzen ez dituzten familientzako laguntzarako beste 50.000, musika eskolaren diagnosia eta egiteko eta aukerak aztertzeko 21.780 euro, haur parkeetan egokitutako elementuak txertatzeko 12.000, eta Zumardia biziberritzeko proiekturako 21.000 euroko partida; Alvarezek hasieran proposatutakoa (12.000) baino kantitate gehiagorekin; herritarren arteko ideia lehiaketa egitea adostu zuten alderdiek. PSE-EEk aurkeztutako azken hiru partidak memoria historikoari lotutakoak izan ziren, eta hirurak onartu egin zituzten aho batez: Hondarribiarekin zerikusia duten prozesuen agiriak digitalizatzeko 9.000 euro, Guadalupeko gotorlekuan ikerketa egiteko Aranzadiri 5.000 euro ematea, eta Ramon Sanz de Terrerosen Cómo se desarrolló el movimiento revolucionario en el Bidasoa lanaren konparazio kritikoa egiteko beste 8.000. EAJk aurrekontu proposamena eta gero aurkeztutako mozio bat bozkatu zuten azkena. Jaizkibel II elementu megalitikoa lehengoratzeko Aranzadiri 18.000 euro ematea onartu zuten alderdi guztiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.