Idazle hondarribiarrak hiriko urrezko intsignia jaso zuen iaz.
Lurdes Zubeldia Garaño idazle hondarribiarra hil da gaur, 94 urte zituela. Iaz hiriaren urrezko intsignia jaso zuen Zubeldiak, Mercedes Iridoy alkate izandakoarekin batera. Ordukoa da beheko argazkia.
2006an
Nire sukaldetxoan liburua argitaratu zuen, Hondarribiko Udalak argitaratua. Bertan, olerki-abestiak, kontakizunak eta partiturak jaso zituen Zubeldiak,
Hondarribia aldizkarian idatzitako batzuk, eta bere sukaldean jasotako kontakizunak beste asko.
Hondarribiko Udalak dolumina adierazi du Zubeldiaren heriotza dela-eta.
Lurdes Zubeldia, Mercedes Iridoyrekin, iaz intsignia jaso zutenean