Hezkuntza alternatibei buruzko eskola antolatu dute, eta Urriko Iraultza ere aztertuko dute, Errenteria- Oreretako Gaztetxean.
Errenteria-Oreretako Zabala-enea II gaztetxean egingo dute, aurten ere, herri eskola.
Etzi, abenduak 6, beteko dira 39 urte Espainiako Konstituzioa onartu zenetik. Askorentzat ez da jai eguna izango, tartean Ikasle Abertzaleentzat. Hori azaleratzeko, eskola alternatiboak antolatu dituzte
Intsumitu, irauli, Herri Eskolak eraiki lelopean. Urteak daramatzate Espainiako jai egun ofizialetan herri eskolak antolatzen, eta etzi ez da gutxiago izango.
Herri eskolak indartze aldera, Oarsoaldean eta Bidasoan zita bakarra jarri dute. Errenteria-Oreretako Zabala-enea II gaztetxean elkartuko dira, 10:00etan. Bi gai jorratuko dituzte. Alde batetik, hezkuntzan dauden alternatibei buruz ariko dira. Bestetik, aurten mendeurrena bete duen gertakari garrantzitsu bat izango dute hizpide: Errusiako Urriko Iraultza. Ziur gogoz hartuko dituztela lezioak.