Euskararen Egunarekin bat eginez, Arma Plaza Fundazioak bi orduko bisita antolatu du iganderako.
Arma Plaza Fundazioak Guadalupeko gotorlekura bisita gidatu berezia antolatu du iganderako, Euskararen Egunarekin bat eginez. Gotorlekuan egiten diren bi bisitetatik luzea aukeratu dute, bi ordukoa, eraikin militarreko ezkutuko altxorrak erakusten dituena. Eta igoera nahiz jaitsiera, tren berdez egingo dira; 10:00etatik abiatuko da trena San Juan de Dios biribilgunetik; jaitsi, bisitaren ondoren jaitsiko da.
Euskararen Egunari lotutako ekitaldia izanik, doan izango da, debalde dira bai trena, baita bisita bera ere. Hori bai, izena eman behar da nahitaez. Telefonoz egin nahi duenak 943 64 36 77 zenbakira deitu behar du; posta elektronikoz erreserbatzea nahiago duenak,
Arma Plaza Fundazioaren helbidera idatzi behar du.
Bi orduko bisita egingo dute, ezkutuko txokoak bisitatzen dituena