Iker Otegik eta Maialen Ramosek urrezko dominak lortu dituzte, eta Jon Pascualek brontzezkoa.
Ama Guadalupekoa Judo taldeak hiru domina lortu zituen asteburuan Euskadiko Senior Txapelketan. Iker Otegi (-66 kiloetan) eta Maialen Ramos (-63an) txapeldun geratu ziren; biek nagusitasun handia erakutsi zuten gainera eta, Ramosen kasuan, adinez gaztea dela nabarmendu behar da. Beste domina Jon Pascual kadeteak lortu zuen, brontzezkoa.
Domina lortutako hiru judokak, Alberto Perez entrenatzailearekin (argazkia: Nagore Otegi)