Azken urtean Espainiako Estatuan hildako emakume eta haurrak gogoan izan zituzten
Lehena izanagatik, oso handia izan zen larunbat eguerdian San Pedro kalean egin zen giza-katea. Handia, eta plurala. Rosa Morada munduko mugimenduak eginiko deialdiari erantzunez, eta atzetik herriko inongo elkarte, talde edo alderdirik egon gabe, batez ere sare sozialen bidez zabaldu zen mezua. Eta erantzuna sekulakoa izan zen, ekitaldiaren ordurako ordu laurdena falta zenean (beheko bideoa orduan eginikoa da) ia 200 lagun zeuden lerroan jarrita. Ordubata eta laurdenean elkarretaratzea amaitu zenerako 250 lagun baino gehiagoko taldea osatuta zegoen.
Bat gutxiago ere ez! izan zen pankartarako hautatutako leloa, emakume bat gutxiago ere ez dutela nahi adieraziz. Azken hamabi hilabeteetan indarkeria matxistak Espainiako Estatuan eraildako 70 emakumeak eta bost haurrak gogoan izan zituzten, eta bakoitzeko kartel bana erakutsi zuten, bakoitzaren izena, adina eta bizilekua adieraziz.
Ordu berean beste ekitaldi batzuk zeuden antolatuta herrian —gehiegi, kontuan izanik San Pedro kalekoa—, baina EAJ, Abotsanitz eta EH Bilduko ordezkariak azaldu ziren elkarretaratzera. Hori bai, gainontzeko herritarrekin nahastuta egon ziren, hori baitzen deitzaileen eskaria, kolore eta pentsamendu askotako jendea lelo bakar baten atzean elkartzea.
Emakume bakar bat gutxiago ez dutela nahi adierazi zuten Hondarribian larunbatean. Indarkeria sexistaren aurka lehen aldiz elkartu ziren azaroaren 25ean, eta batasunez erantzun zuten, isilik, baina indar erakustaldia emanez.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.