San Jose ikastetxe parean, Txiplaon eta Hondartza kiroldegian semaforoak jartzeko emendakina aurkeztuko dute aurrekontuen eztabaidan.
Iosu Alvarez Hondarribiko PSE-EEko udal taldeko bozeramaileak jakinarazi duenez, “duela gutxi ibilgailu batek pertsona bat harrapatu du San Jose ikastetxe parean, eta joan den urtean beste harrapaketa bat gertatu zen leku berean”. Horregatik, oinezkoen pasabidea dagoen lekuan semaforo bat jartzeko eskatu dute sozialistek.
2018ko aurrekontuen eztabaidara eramango dute gaia eta, beste emendakinen artean, hiriko zenbait lekuetan semaforoak jartzeko eskaera egin diote sozialistek udal gobernuak aurkezturiko zirriborroari. “Oinezkoen segurtasuna hobetzea da helburua”. San Jose ikastetxekoaz gain, Txiplao industria gunera iristeko pasabidean eta Hondartza kiroldegi parean ere behar direla uste du PSE-EEk: “Aspalditik ari gara Txiplaon eta kiroldegi parean semaforoak behar direla esaten”.
Txiplao industria gunera igarotzeko pasabidea