Lola Sarratea artista baztandarrak 'Lolita' bere lehen liburua aurkeztuko du gaur Hondarribian. Blagan Euskara Elkarteak antolatu du ekitaldia.

Lola Sarratea, Almandozen eginiko aurkezpenean
Lola Sarratea artista baztandarraren
Lolita liburuaren aurkezpena antolatu du Blagan Euskara Elkarteak gaurko. 19:30ean egingo dute Denda kaleko Kultur Etxeko 103 aretoan, eta Kote Guevara liburuzainak eta Lucien Etxezaharreta kazetari eta idazleak aurkeztuko dute ekitaldia.
Artista berantiarra da Sarratea, 45 urterekin hasi zen artea sortzen, grabatuak, zeramikak, eta abar; margolaria eta eskulturagilea da batez ere. Literaturara ere hurbildu izan da aurretik, baina ilustratzaile gisa, edo olerkiaren bidez. Prosa idazle orain bilakatu da, 73 urterekin, eta Maiatz argitaletxearekin atera du lehen liburua
.
49 kontakizun laburrez osatua dago
Lolita, autobiografikotik asko duena. Idaztera zergatik animatu den, zer kontatzen duen, zein estilo darabilen, Hondarribian bizitutakorik jaso ote duen, eta horrelakoak ezagutu nahi dituenak gaur izango du galdetzeko aukera, Blaganek antolaturiko aurkezpenean.