Unai Iturriaga eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak gonbidatu dituzte afaltzera, eta gai-jartzaile bezala Karlos Aizpuruak jardungo du.
Gutxi falta da Hondarribiko Itsaslur elkarteak urtero antolatzen duen bertso afarirako. Abenduaren 2an egingo dute, 21:00etan, euskara sustatzeko xedez Udal Euskara Zerbitzuak eta hainbat eragilek elkarlanean antolatu dituzten Neguko Jardunaldien barruan.
Aurten, bertsotan aritzeko Unai Iturriaga eta Anjel Mari Peñagarikano gonbidatu dituzte Itsaslurrekoek, eta gai-jartzaile bezala Karlos Aizpurua oiartzuarrak jardungo du.
Bertso afariko txartelak 20 euroan eros daitezke Hondarribiko Txantxangorri eta Enbata tabernetan, eta Irungo Hazian. Leku horietara joateko zaila duenak, telefonoz egin dezake erreserba, 628 17 05 30 zenbakira deituta (Rafa). Antolatzaileek zabaldu dutenez, nahiko azkar saltzen ari dira eta baliteke datozen egunotan agortzea. Hortaz, bizkor ibili.
Anjel Mari Peñagarikano, Egañarekin, jaietako Baserritar Egunean