Telmo Basterretxea, Fical jaialdiko sarien galara iristen
Telmo Basterretxea zinegile hondarribiarrak idatzi eta zuzenduriko Ne martzioanoik gogokoena film laburra Almeriako nazioarteko Zine Jaialdian (Fical) saritu dute. Film laburren Correos Film Festival ataleko lehen saria irabazi du hondarribiarrak, 6.000 euro saria eta oroigarria. Hirugarrenez egin dute Correos Film Festival jaialdia eta aurrenekoz Fical-en barneratu dute. Horrek, oihartzun handia eman dio, izar asko biltzen dituen jaialdia delako Almeriakoa.
Iaz errodatu zuen Basterretxeak Ne martzioanoik gogokoena, Hondarribian eta euskaraz, eta gehiegizko komunikazioaren kritika bat da, modu goxo eta dibertigarrian kontatuta. Zuzendariaren osaba Mauricio Zubillaga da protagonista, eta herritar asko azaltzen dira aktore multzoan. Errodajean Aitor Baztarrikak lagundu zion Basterretxeari, Mikel Iturriak soinua grabatu zuen Psilocybenean, eta musika ere Hondarribikoa da, Naica taldearena.
Saria osabari eta joan den astean Mexikon hil zen Xabier Garmendia gazteari eskaini zien saria Basterretxeak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.