Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Autokritikarik gabeko agerraldia egin du EAJk, oposizioari erantzuteko

Miren Aierbek Arma Plazako koordinatzaile postuan jarraituko du, fundazioaren estatutuetan postu hori konkurtsora atera behar dela azaltzen bada ere.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/11/17
Arma Plaza Fundazioa EAK Txomin Sagarzazu

EAJk fundazioan dituen patronoak, goizeko agerraldian

Atzo oposizioko lau taldeek Arma Plaza Fundazioa uztea erabaki dutela jakinarazi eta gero, udal gobernuaren erantzuna iritsi da gaur. Fundazioko patronatuko kide diren sei ordezkari jeltzaleek (ezkerretik hasita, Gotzone Larrarte, Kalixa Silanes, Maria Serrano, Txomin Sagarzazu alkatea eta fundazioko presidentea, Juan Mari Altuna, eta Arantxa Berrotaran) agerraldia egin dute goizean Arma Plaza eraikineko goiko solairuan, fundazioaren baliagarritasuna defendatzeko eta Miren Aierbe kudeatzailea babesteko. Txomin Sagarzazu alkate eta fundazioko presidentea luze mintzatu da haien izenean, eta erakundearen alde negatiboa soilik kontuan hartzea leporatu die oposizioko taldeei. Gaur, fundazioaren onurez jardun du alkateak. “Ahalmen handiak ditu, balio du, eta herriari ekarpena egiten dio”, ziurtatu du. Fundazioak norabide berria behar duela, eta horretarako, estatutuetan azaltzen den bezala Aierberen postua konkurtsora atera behar dela esan zuten atzo Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP udal taldeetako bozeramaileek. Haien eskaera bikoitzari erantzuna eman die Sagarzazuk. Batetik, koordinatzaileak ez duela norabidea finkatzen adierazi du, “patronoen esku dago, ez da koordinatzailearen egitea”. Eta bestetik, Aierberengan konfiantza osoa dutela berretsi du alkateak: “Jokabide profesionala aztertu eta baloratu eta gero, ez dugu arrazoirik ikusten kargutik kentzeko”. Bere hizketaldian, Arma Plaza Fundazioaren onurak zerrendatu ditu Sagarzazuk, erreferente bilakatu izana, hiritarrekiko lotura lortu izana, bisita gidatuen programan ondare ikuspegia txertatu izana, edota Arma Plazako informazio guneak jasotako bisitari kopurua goraipatu ditu, “hiru hiriburuen ondoren EAEko turismo zentrorik bisitatuena da”. Eta beste lorpen batzuk gehiago gaineratu ditu. Horietako batzuk udaleko kultura edo turismo departamentuen ardura izan arren, Sagarzazuren hitzetan, fundazioak ez dio udalari konpetentziarik egiten, “osagarriak dira, batak ez du bestea ordezkatzen”. Autokritikarik ez Hobetzekoen artean gutxiago, eta hobetzekoak bai, baina akatsik ez du onartu. Esaterako, bere hizketaldian ez ditu aipatu ere egin Unescoren Hiri-Sortzaile izendatzeko hautagaitzaren hutsegitea, ezta Mariñel istripuaren ondorengo kudeaketa ere, oposizioak erakundea uztea eragin duena. Ondoren, kazetarien galderei erantzunez, istripuaren inguruan gertatutakoaren informazioa patronoei eskaini zaiela baieztatu du alkateak, “Abotsanitzek eta guk istripuaren inguruan gertatutakoan informazio bera dugu”. Gertatutakoaren kudeaketaz, udal langileek “irizpide profesionalarekin” aritu direla gehitu du, eta fundazioa, “zorroztasunez eta hildakoarekin eta familiarekin errespetuz”. Oposizioari erantzun dio gaur EAJk, atzo egindako eskaerei ezezkoarekin erantzunez. “Guk segituko dugu —esan du Sagarzazu erakundeko presidenteak—, estatutuek esaten duten bezala lanean”. Eta koordinatzaile gisa jarraituko du Aierbek, fundazioko estatutuetan koordinatzaile kargua konkurtso publiko bidez aukeratu behar dela zehazten den arren.

Irakurri: Lema kolpea, jarraitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.