Arma Plaza Fundazioak balantze oso ona egin du 'Hirigune historikoa 125 urte argazkitan. 1860-1985' erakusketaz.

Kaleko argazkiak oraindik ikus daitezke. Irudian, parrokia kanpoaldeko bat
Arma Plaza Fundazioak balantze oso ona egin du
Hirigune historikoa 125 urte argazkitan. 1860-1985 erakusketaz. Kalixa Silanes Kultura zinegotzi eta fundazioko presidenteordeak eman ditu datuak: “Barneko erakusketatik hiru astetan 747 pertsona pasa dira eta horri kanpoan egon den eta dagoen erakusketatik pasa direnak batu behar zaizkie”.
Urriaren 24an inauguratu zuten erakusketa, eta bi zatitan banatuta zegoen. Barnekoa Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan egon da hilaren 11ra arte. Kanpokoa oraindik bisitatu daiteke, Arma Plazan, parrokiaren kanpoaldean, Apezpiku plazan eta Kasino Zaharreko lorategietan.
Bisitari kopuruaz gain, argazkiak utzi dituzten herritarren laguntza ezinbestekoa eskertu du Silanesek: “Argazkiak uzterakoan hiritarren parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Hogei izan dira argazkiak utzi dizkiguten hondarribiarrak. Orain, hiriak daukan argazki historikoen bilduma aberatsaren zati izango dira”.
Argazki horiek sailkatzen aritu ziren Mikel Jauregik, Javier Sagarzazuk, Jose Mari Lopezek, Floren Portuk eta Matias Guillok osatutako lan taldeari ere esker ona adierazi die Kultura zinegotziak: “Lan bikaina egin dute eta argazkiak jaso, klasifikatu eta eskainiz”.