Hondarribiko gazte bat hil da Mexikon, trafiko istripuan
Xabier Garmendia Agirre da hildakoa, Mikel Garmendia EH Bilduko zinegotziaren semea.
Hondarribiko 27 urteko gazte bat hil da Mexikon, trafiko istripuan. Xabier Garmendia Agirre da hildakoa, Mikel Garmendia EH Bilduko zinegotziaren semea. 2011 urtean joan zen Mexikora goi ikasketak burutzera, eta ordutik bizi zen bertan.
Koalizioak dolumina azaldu dio familiari: “Berri txar bat hartu berri dugu, Mikel Garmendia EH Bilduko zinegotziaren semea auto istripuz hil da Mexikon. Gure doluminik sentikorrenak Mikel, Mari Karmen eta familia osoarentzat”.
Alkatea gaztearen gurasoekin elkartu da dolumina azaldu eta, behar izanez gero, udalaren laguntza eskaintzeko. Udalak honako oharra kaleratu du: “Gaur bertan ezagutu dugun Jon Mikel Garmendia zinegotziaren semearen heriotza dela eta, une zail hauetan bere familia osoari doluminak adierazi nahi dizkiogu Udalaren izenean. Goian Bego”.