Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Arkolla eta Zimizargako ur zikinentzako soluzio eske

Txiplao arroko bizilagunek euren ur zikinak errekara isurtzen direla salatu dute. Bi hamarkada daramatzate saneamendu arazoentzako soluzio eske.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/11/11
Txiplao arroko bizilagunak

Txiplao arroaren eskuin ertzeko bizilagunen ordezkaritza, atzo

Hondarribiko Txiplao errekaren eskuin ertzeko bizilagunek agerraldia egin zuten atzo Jostaldi pilotalekuaren kanpoaldean, euren ur zikinak hiriko sarera bideratu eta saneamenduko beste arazo batzuk konpondu ditzatela exijitzeko. Errekak zeharkatzen dituen Arkolla eta Zimizarga auzoetan gabezia larriak dituztela jakinarazi zuten eta horrek dagoeneko bizikidetzan eragin duela, hobi septikorik ez duten etxe eta baserrietako ur zikinak auzoko gune batean isurtzen direlako errekara, eta hor bizi direnen egoera asko zaildu delako. Atzo bildutakoek salatu zutenez, askotan mintzatu dira Txingudiko Zerbitzuak-eko (Txinzer) ordezkariekin, eta irailean bilera izan zuten Txomin Sagarzazu alkatearekin. “Gaia aztertzeko berriro deituko zigula esan zigun, baina zain gaude”, azaldu zuen Juan Mari Arrospidek. Bitartean, 2025 urtera arteko epean zein obra egingo dituen onartu du Txinzerrek, “eta zerrenda horretan ez dago gurea, nahiz eta aurreko epean egin behar zutela ziurtatu ziguten”. Hobi septikorik ez dutenen ur zikinak bideratzeaz gain, hobiak dituztenen arazoei ere soluzioa bilatzea eskatzen dute. “Hobi septikoek arazoa ezkutatzen dute, baina ez da urak tratatzeko sistema egokia. Hobi horietako batzuetan pilatzen dena Txinzerrek urtero erretiratzen du, baina ur horiek beherago isurtzen dira eta horrek ez ditu desagerrarazten”. Txiplaoko eskuin ertzekoek egin zuten agerraldia, baina ezkerraldekoek ere antzerako arazoak dituztela baieztatu zuten. Eta nazkatuta daudela azaldu zieten atzo komunikabideei. Aspaldi ari dira euren ur zikinak sarera konektatzeko eskaera egiten, eta udalak eta Txinzerrek adarra jo dietelako sentsazioa dute. Arrospide atzera begira jarri zen eta arazoa gainditzeko lehen saiakera orain hemezortzi urte egin zutela esan zuen, Txiplao industria gunea eraikitzeko plan partzialari helegitea jarri ziotenean: “Industria gunea egin behar zela aprobetxatzea nahi genuen, gure ur zikinak jaso eta pabiloien atzealdetik hodi biltzaile bat jarri zezatela, eraiki behar zuten hoditeria multzora lotu eta hiriko saneamendu sarean barneratzeko. Baina plan partzialaren mugetatik kanpo zegoela eta proiektua garestituko zuela esan ziguten, baina gerora aztertuko zutela”. Ia hogei urte pasatu dira harez geroztik, eta mankomunitateak ez du obrarik egin tarte horretan. “Askotan hitz egin dugu haiekin arazoari irtenbide bat bilatzeko eta, beti hartu gaituzten arren, ez da ezer egin”. Atzo salatu zutenez, egoera larria da eta bizikidetzan ere eragin du, hobi septikorik ez duten etxeetako ur zikinak errekara isurtzen diren gunean bizi direnek “arratoiak eta usain txarrak pairatzen dituztelako”. Arrospidek erantsi zuenez, ur zikin horiek zuzenean isurtzen dira errekara, eta erreka hori Beteranoen Mollan itsasoratzen da, industria gune paretik eta Santa Engrazia kanaletik bidea egin eta gero. Araztu gabe itsasora Badira urte batzuk Txingudi badian ezin direla itsaskiak harrapatu, urtero Azti-Tecnaliak egiten dituen laginketetan Europako legediak gizakiaren kontsumoak onartzen duena baino E.Coli bakteriaren kontzentrazio handiagoa azaltzen delako. 2004an Irun, Hondarribia, Hendaiako Intzura industriaguneko eta Biriatuko ur zikinak jasotzen dituen Atalarrekako araztegia eraiki zutenetik, hobekuntza izan da uraren kalitatean, baina laginetan beti E.Coli bakteriaren presentzia altua azaltzen da, oraindik badirelako araztu gabe itsasoratzen diren ur zikinak. Beteranoen Moilako Elkarteak behin baino gehiagoetan dei egin izan die erakundeei isuri-fekalak non egiten diren zehazteko, eta horiek berriro gertatu ez daitezen neurriak hartzeko. Txinzerrek erantzun izan die ez dakiela fekalak non isurtzen diren baina, Txiplao errekakoei dagokienez behintzat, badira ia bi hamarkada horren berri duela. Lehen urrats bezala hori konpontzea eskatzen dute Arkollako eta Zimizargako auzotarrek, hodi biltzaile bat jartzea, hobi septikorik ez duten etxe eta baserrietako ur zikinak hiriko saneamendura bideratzeko. “Gero aztertuko dugu gainontzekoa, saneamenduko beste arazoak nola hobetu, baina hori premiazkoa da, ez bakarrik auzorako. Hondarribia osoari ekarriko lioke onura”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.