Finalerdietan laugarren sailkatuta, Bike-trialeko Munduko Txapelketako finala jokatuko du bihar Ion Areitio pilotu hondarribiarrak.
Finalerdietan laugarren sailkatuta, Bike-trialeko Munduko Txapelketako finala jokatuko du bihar Ion Areitio pilotu hondarribiarrak. Abel Mustieles aragoarrak egin du saiorik onena, Lucien Leiser suitzarra izanda bigarrena eta hirugarren, Areitiorekin puntuaketan berdinduta, Dominik Oswald alemaniarra. benito Ros nafarra seigarren sailkatu da eta, hortaz, biharko finalean bi euskal herritar lehiatuko dira.
Hiri-Txirrindularitzako Munduko Txapelketak egiten ari dira aste honetan Chengdu hirian (Txina), eta bertan ari da lehiatzen Areitio. Gaur goizean sailkatze probak egin dituzte eta hondarribiarrak “sentsazio onak” izan ditu.
Finalerdietan laugarren geratu da, eta biharko finalean dominen borrokan sartuko da. Ea iaz Val di Solen lortutako brontzea berdintzerik duen. Gaurko saioa bukatu eta gero Areitiok sare sozialetan idatzi duen bezala, “bihar egurra!”.
Ion Areitio, munduko txapelketako finalerdian