Estazio berria bisitatu dute gaurko inaugurazioan.
Horniketa hobetu asmoz Iberdrolak azpiestazio elektriko berria zabaldu du Irungo Larreaundi Berrian. Teknologi berriak erabili dituzte estazio berrian, “azken belaunaldikoak”, esan dutenez, horniketa eta garapen iraunkorra uztartu asmoz. 3, 1 milioi euro inbertitu ditu Iberdrolak azpiegitura berrian.
Gaur inauguratu dute azpiestazioa eta inaugurazio ekitaldian Iberdrolako arduradun Jose Maria Grijalba eta Irungo alkate Jose Antonio Santa no izan dira. Alkateak adierazi duenez, lan hauekin “auzoaren eskari historiko bati erantzun” zaio, udala estazio zaharrak libre utzitako tokia biziberritzeko aukerak aztertuko dituelako, auzoaren beharrak kontuan hartuta. 2011 hitzartu zuten Iberdrolak eta udalak estazioaren lekualdaketa. Grijalba, bere aldetik, instalazio berriaren onurak goraipatu ditu. Esan duenez, Irun gehiago hasiz gero ere horniketa bermatuta edukiko du udalerriak eta baita inguru geografiko gertuak ere.