Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Legatzaren kuotetan murrizketa handia egitea proposatu du Bruselak

2018rako harrapaketa kopuruen proposamena gaur egin du Europako Batzordeak. Legatzarentzat, zapoarentzat eta oilarrarentzat murrizketa handiak nahi ditu.

Bidasoko Hitza
Hondarribia
2017/11/08
Europako Batasuneko arrantza ministroek abenduko Kontseiluan negoziatuko eta finkatuko dituzte Ipar Itsasoari eta Atlantikoari dagozkien hurrengo urterako arrantza kuotak eta baita Batasuneko herrialdeen artean banatu ere. Hain zuzen, negoziazio horietarako oinarri izango diren datuak aurkeztu zituen atzo Europako Batzordeak. Txosten zientifikoak oinarri hartuta, arrantza eremu bakoitzean espezie bakoitzetik gehienez harrapatu daitezkeen tona kopuruak proposatu zituen. Batzordeak legatzaren kuotak murriztu nahi ditu, eta ez gutxi. Ipar stockean —Sole Handian eta Bizkaiko Golkoan— legatzaren arrantza %19 apaltzea nahi du Bruselak; eta hego stockean, berriz, —Kantauri itsasoan eta Portugalgo uretan— are handiago litzateke murrizketa, %30ekoa. Legatza diru iturri garrantzitsua izaten da euskal arrantza flotarentzat. Zapo gutxiago arrantzatzea ere proposatu du Europako Batzordeak. Ipar stockerako baimendutako kopurua %12 apalduko litzateke euskal ontzientzat. Bizkaiko Golkoan murrizketa txikiagoa litzateke, %2koa. Oilarra da, Bruselaren ustetan, gehiago babestu behar den beste espezieetako bat, ipar stockean behintzat. Bizkaiko Golkoan eta Irlandako uretan %10ean apaldu nahi ditu harrapaketak eta %17ko murrizketa ikusten du Eskoziako uretarako. Aldiz, hegoaldeko uretan, oilar gehiago arrantzatzeko aukera ikusten du, Bizkaiko Golkorako eta Portugalgo kostarako kuota %20 handitzea proposatu baitu. Antxoaren kuotei buruzko proposamenik ez du oraindik egin Bruselak Bizkaiko Golkoari eta Kantauri itsasoari dagokionean, baina Portugalgo eta Cadizko uretan %43ko murrizketa nahi du. Aldiz, txitxarroaren harrapaketetan kuotak igotzeko aukera ikusten du Bruselak. Sole Handian, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri itsasoan %21 handitzea proposatu du.
Berdela

Arrantzaleak berdela deskargatzen Hondarribian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.