Ander Vilariño, Alain Ferte eta Philippe Illianoren TFT taldeak Sport Prototipoen Europako Iraupen Challenge txapelketa irabazi du bigarren urtez jarraian.
Bi urtez jarraian irabazi du Vilariñok iraupeneko txapelketa
Ander Vilariño pilotu hondarribiarrak Sport Prototipoen Europako Iraupen Challenge txapelketa irabazi du bigarrenez jarraian.
Vilariñok, Alain Fertek eta Philippe Illianok osatzen dute TFT taldea laugarren geratu zen Estorilgo (Portugal) azken proban, eta sailkapen nagusiko lehen postua ziurtatu zuen.
Txapelketa irabazi eta gero oso pozik dagoela onartu du hondarribiarrak, baina baita nekatuta ere. Izan ere, GT4 Series txapelketan ere jardun du Vilariñok aurten, Niki Leutwiller suitzarrarekin batera. Hirugarren postuan bukatu dute txapelketa.
Iraupen Challengeko bigarren txapelketa lortuta, dagoeneko Nazioarteko Automobilismo Federazioko (FIA) Europako zazpi txapelketa lortu ditu Vilariñok. Aurretik, bitan Mendiko txapelketa (2005ean eta 2007an) eta hirutan NASCAR (2012, 2013 eta 2015) irabaziak zituen.