Alzheimerra duten gaixoak zaintzen dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa egingo dute Hondarribiko Kultur Etxean. Ostirala da izena emateko azken eguna.
Alzheimerra duten gaixoak zaintzen dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa egingo dute datorren astetik aurrera Hondarribian.
AFAGI, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea, eta adineko pertsonen eskubideen alde lan egiten duen Aubixa fundazioa dira antolatzaileak. Helburua, zaintzaileak zaintzea, eta euren lana balioan jartzea.
Zaintzen goiburua du ikastaroak, eta hilaren 13tik aurrera Kultur Etxean emango dute, zazpi egunez: hilaren 13an, 15ean, 20an, 22an, 27an, 29an eta 30ean. Egun guztietarako ordutegia berbera da, 16:00etatik 19:00etara.
Ikastaroa doan da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea; aste honetako ostirala da azken eguna, hilaren 10a. Posta elektronikoz egin daiteke (
hemen), edota telefono zenbaki hauetara deituta: 943 31 73 24 eta 679 81 26 41.
Alzheimer zaintzaileen formazioa du helburu ikastaroak