Ohorezko Mailako taldearen partida bertan behera euriagatik
Beste egun batean bukatu beharko dute. Atsedenaldian 1-0 ari ziren hondarribiarrak irabazten.
Hondartza futbol zelaia urez gainezka zegoela, bertan behera geratu zen larunbat arratsaldean Hondarribia FE eta Touring jokatzen ari ziren Ohorezko Mailako bederatzigarren jardunaldiko partida. Denbora gutxian ur asko bota zuen eta, berdeen zaleek ondo dakitenez, horrelakoetan ur asko pilatzen da berdegunean, batez ere izkinetan. Atsedenaldian, partida ezingo zela jarraitu erabaki zuen epaileak. Orain, ados jarri beharko dira bi taldeak bigarren zatia noiz jokatu erabakitzeko. Multzoko beste partida bat suspenditu zen, Donostian sailkapeneko azken aurrekoak eta azkenak, Vasconiak eta Pasaiak jokatu beharrekoa. Zelaiaren egoera ikusita eta erortzen ari zena kontuan izanik, atsedenaldian partida gelditzea erabaki zuen epaileak. Golik gabe iritsi ziren bi taldeak lehen zatiaren amaierara.