Hilaren 17an egingo dute. Elizondo herria eta Jauregia gaztandegia bisitatuko dituzte.
Elizondo herria (arg: valledebaztan.com)
Azaroaren 17rako Baztanera bidaia antolatu du Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak. Animatzen direnak egun pasa joango dira eta bi bisita gidatu egingo dituzte, Elizondo herrian bat, eta Jauregia gaztandegian bestea. Hamaiketakoa eta bazkaria ere Elizondon egingo dituzte.
Irteeraren prezioa 28 eurokoa da, autobusa, bazkaria eta bisitak barne. Astelehen, asteazken eta ostiraletan eman daiteke izena, 10:30etik 12:00etara, Kasino Zaharreko bulegoan.
Autobusa 09:00etan abiatuko da Zumarditik. 19:00etarako bueltan egongo dira Hondarribian.