Ion Areitio bike-trial pilotu hondarribiarrak Txinara bidaiatuko du bihar, hilaren 8tik 12ra Chengdu hirian egingo den hiri-txirrindularitzako munduko txapelketetara (2017 UCI Urban Cycling World Championships). Iaz Val di Solen (Italia) lehen aldiz podiora igo zen Areitio eta, aurten Munduko Kopan hain ondo ibili ez den arren, ohorezko postuetarako hautagaietako bat izango da Monty Teameko txirrindularia.
Berritasun ugariko txapelketa izango da Chengdukoa, lehen aldiz XCE —cross countrya eta four-cross jaitsiera uztartzen dituen kirola—, BMX freestyle park, eta bike-trial modalitateak txapelketa berean bildu baitituzte (ikusi beheko bideoa).
Trialaren kasuan aldaketa handia da, orain arte munduko txapelketa mendiko txapelketekin (cross country, jaitsiera eta four cross) batera burutzen zelako, hau da, mendi eremuan. Iaz, esaterako, Alpetan jokatu zen bike-trialeko txapelketa nagusia.
Ezkerretik, Benito Ros nafarra Abel Mustieles eta Areitio, Val di Soleko podioan
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.