Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearentzat izango da Beñat Elzo Mendi Lasterketaren laugarren ekitaldian bilduko duten dirua.
Hirugarrenez ari dira mendi martxa egiten. 600 lagunek eman dute izena aurten
Goizeko zortzi eta erdietan giroa bikaina bazen, zer ez ote den izango gero, mendi lasterketa eta familiena egiten direnean. Bederatzietan hasi da IV. Beñat Elzo, mendi lasterketaren ibilbidean egiten ari diren mendi martxarekin. 600 lagunek eman dute izena III. Beñat Elzo Mendi Martxarako eta eguraldi paregabeaz gozatuko dute Jaizkibelen.
11:00etan abiatuko da lasterketa, eta 12:30ean familiena. Hiru probak kirol kaian hasiko dira eta bertan jarrita dago helmuga.
Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearentzat izango da Beñat Elzo Mendi Lasterketaren laugarren ekitaldian bilduko duten dirua.