Urolaren kontra irabazi dute Ohorezko Mailakoek, 30. minututik jokalari bat gutxiagoz jokatu arren.
Aurreko asteburuan Tolosa indartsuaren kontra etxean berdindu eta gero, balio handiko garaipena lortu zuen Ohorezko Mailako taldeak larunbatean Zumarragako Argixaon. 1-2 irabazi zion Urolari, 60 minutuz jokalari bat gutxiagorekin aritu arren.
Sailkapenean hamahirugarren posturaino igo da Hondarribia, hiru postu irabaziz, baina oraindik egoera arriskutsuan dago, jaitsiera postuetatik oso gertu, eta puntuatzen jarraitu behar du taldeak.
Hurrengo larunbatean Touringen kontra jokatuko dute berdeek Hondartzan. Oreretakoak multzoko azkenak dira bi punturekin, gol asko jasotzen dituzte eta hori baliatu beharko luke Hondarribiko taldeak.
Urolaren kontra irabazita, Urola bera eta beste bi talde aurreratu ditu (arg: @hondarribiafe)