'Lan duina, bizi duina' iniziatiba ibiltaria San Pedro kalera iritsiko da asteartean. Zaldunborda eta gazteen etxebizitza arazoak izango dituzte hizpide.
LAB-eko ordezkariak, ‘Lan duina, bizi duina’ kanpainaren aurkezpenean
LAB sindikatuaren
Lan duina, bizi duina iniziatiba ibiltariak Hondarribia bisitatuko du bihar (asteartea) arratsaldean, 17:30etik aurrera. Bizitza duinerako eskubidea aldarrikatu nahi du LAB, “eta horrek lan guztien aitortza eta defentsa egitea dakar”. Horretarako, LAB-en kanpainaren furgonetak arratsalde pasa egingo du San Pedro kalean, eskualdeko arazoen inguruan hausnarketa eginez.
Hondarribian Zaldunbordako proiektuaz (17:30ean) eta gazteek etxebizitza lortzeko dituzten arazoez (18:30ean) mintzatuko dira. Ondoren, pintxoekin eta musikarekin amaituko dute jardunaldia.