Valentzian bizi den hondarribiarrak lehia bakarra galdu zuen, txapeldunaren kontra. Kadeteen Avilesko Espainiako Superkopan, brontzea Jon Pascualentzat.
Iokin Sagarzazu, eskuinetik lehena, Europako Kopako podioan
Valentzian bizi den Iokin Sagarzazu judoka hondarribiarrak brontzezko domina lortu zuen asteburuan, Malagan (Andaluzia, Espainia) jokatu zen Europako Kopako proban, -60 kiloetan. Borroka bakarra galdu zuen hondarribiarrak, gerora txapelketa irabaziko zuen Richard Vergnes Frantziako ordezkariaren kontra. Brontzerako lehia, Bas Koffijberg holandesari irabazi zion Sagarzazuk.
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldean aritu zen 2011 urtera arte Sagarzazu. Orduan Valentziara joatea erabaki zuen, goi mailako entrenamenduak eta ikasketak uztartu ahal izateko. Ordutik, Valencia Judo Club taldean ari da lehiatzen, Hegoi Uriarte gasteiztarrarekin eta Maitane Herrero irundarrarekin, besteak beste.
Amakoak kadeteak, Avilesen
Sagarzazuren talde ohia Ama Guadalupekoak, bestalde, Asturiasera bidaiatu du asteburuan, haurren eta kadeteen Avilesko Superkopan lehiatzeko asmoz. Jon Pascualek brontzea lortu zuen -81 kiloetan, laurdenetan erori eta errepeskan bere multzoan irabazita. Haurren Mailan, Ruben Fleta (-38) zazpigarren geratu zen.