Laurogei lagun ari dira Arma Plaza Fundazioak antolatutako 'Hirigune historikoa 125 urte argazkitan. 1860-1985' erakusketari lotutako bisita gidatua egiten.
Bi taldetan banatu dira. Irudian, Javier Sagarzazuk gidatu duen taldea
Jende asko hurbildu da gaur goizean Hondarribiko Alde Zaharrera, Arma Plaza Fundazioak antolatutako
Hirigune historikoa 125 urte argazkitan. 1860-1985 erakusketari lotutako bisita gidatura. Laurogei lagun inguru elkartu dira Arma Plazan, eta bi multzotan banatu dira ibilbidea egiteko. Bildutako batzuk Javier Sagarzazurekin ari dira ibilbidea egiten, besteak Matias Guillorekin eta Jose Mari Lopezekin. Erakusketarako herritarrek utzitako argazkiak biltzeko eta sailkatzeko ardura izan dute Sagarzazuk, Guillok eta Lopezek, Floren Portu eta Mikel Jauregirekin batera.
Orotara, 181 argazki historiko ikus daitezke
Hirigune historikoa 125 urte argazkitan. 1860-1985 bilduman, 83 Arma Plazako goiko solairuan, eta beste 98 hirigune historikoan zehar jarritako paneletan, parrokiako pasaderan, Kasino Zaharrean, Apezpiku plazan, eta Arma Plazan.