Azaroaren 1ean egingo dute 'Go!azen'-en hirugarren denboraldiaren aurre-estreinaldia Hondarribian, bi saiotan. Lehengorako Interneteko sarrera guztiak agortu dira.
Lehen saioa beteta, eta bigarrena betetzen hasia. Azaroaren 1ean
Go!azen telesailaren hirugarren denboraldiko lehen kapituluaren aurre-estreinaldia Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean ikusi nahi duenak, hobe du mugitzea, oso azkar ari baitira sarrerak saltzen.
Bi saio izango dira, 18:00etan eta 19:30ean, eta sarrerak 3 euroan daude salgai. Bi modutara lor daitezke: Arma Plaza kultur gunera joanez edo Internetez,
Kutxabanken sarreren salmenta atarian. Internetez, bakarrik bigarren saiorako sarrerak daude salgai, lehena beteta baitago —baliteke Arma Plazan baten bat geratzea—. Bigarren saiorako ere oso azkar ari dira saltzen.