Ainhoa Iñarrak entrenatzen dituen neskek orain arteko partida guztiak irabazi dituzte. Hondarribia FE-k aurten sortu du Senior Mailako taldea.
Laugarrena ere irabazi dute Erregional Mailako neskek. Aurten sortu du Hondarribia Futbol Elkarteak senior mailako taldea, iaz kadeteetan hain maila ona eman zuten neskei jarraipena emateko. Ligako talde gazteena da, baina orain artean behintzat hondarribiarrak ez dira nagusien aurrean kikildu eta jokatutako guztia irabazi dute.
Larunbatean Oiartzunen lortu zuten garaipena (0-2), Maider Elosuaren bi golekin, eta lider Beti Gazterekin berdindu dute 12 puntura (
ikusi sailkapena). Hurrengo asteburuan etxean jokatuko du Hondarribiak, Lezoko Allerruren kontra; jokatutako lau partidetatik bi irabazi eta beste bi galdu dituzte lezoarrek. Aurreko jardunaldietan bezala, garaipenaren bila zelairatuko dira Erregionaleko neskak.
Lautik lau irabazi dituz taldeak. Irudian, etxeko azken partidako une bat