Etxekoak aurreratu ziren markagailuan, baita tolosarrek berdinketa lortu zuten azken minutuetan. Asteburuan Zumarragan jokatuko du Hondarribia FE-k.
Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldeak 1-1 berdindu zuen larunbatean Tolosaren aurka, Hondartzako zelaian jokatutako partidan. Multzoko azken tokietan egonda, eta etxekoak 65. minutuan aurreratu zirela kontuan izanik, berdinketa gutxi dela pentsa daiteke, baina aurkaria ez zen edonolakoa, sailkapeneko hirugarren tokian zegoela etorri baitzen Hondartzara.
Hurrengo partida Zumarragako Argixaon jokatuko dute berdeek, Urolaren kontra. Bost puntu ditu Urolak, Hondarribiak baino bat gehiago. Orain arte gol asko jaso dituzte zumarragarrek —17 gol kontra, zazpi partidatan—, eta hori baliatu nahiko du Hondarribiak hiru puntuak bereganatzeko. Baina horretarako orain arte baino gehiagoetan zulatu beharko du aurkariaren atea. Izan ere, hori da hondarribiarrek liga hasieran duten hutsune nagusiena, gola; sei sartu dituzte, horietatik hiru Real Unionen kontrako derbian.
Hondarribiarrak aurreratu ziren markagailuan (arg: @hondarribiafe)