Artista amateurrak elkarrekin margotzeko ekimena da Garabateando tailerra. Edozeinek har dezake parte, margotzeko behar duena eramanda.
Artista amateurrek elkarrekin zirriborroak egin ditzaten, asmo horrekin sortu zen Garabateando tailerra, eta asmo horrekin elkartuko dira igandean Hondarribiko Damarri plazan, 11:00etatik 13:00etara. Otzazki arte galeriako zenbait artistek izan zuten ideia, baina hasieratik erabaki zuten tailerra irekia izan behar zuela, margotzea zaletasun duten guztiei irekia.
Igandekoa bosgarren deialdia izango da. Otzazkin dute hitzordua, Batzokiaren ondoan, 11:00etan. Norberak bere materiala eraman behar du, margotzeko koadernotxoa eta margotzeko behar duena.
Otzazki galeriaren ekimena da, baina artista guztiei zuzendutakoa