Gure Esku Dagok 'Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna' lelopean manifestazioa egingo du larunbatean Bilbon, Kataluniako prozesuari bultzada emateko.
Gure Esku Dago plataformak manifestazioa deitu du biharko, larunbaterako, Bilbon, Kataluniako prozesuari bultzada eta katalanei elkartasuna adierazteko. Hondarribitik Bilbora joateko autobusa antolatu du Gure Esku Dagoren herriko taldeak. 15:00etan irtengo da Miramarretik. Izena eman nahi duenak honako bi telefono zenbakietara deitu edo idatzi behar du: 688 64 85 20 (Miren) eta 688 61 70 09 (Josebe).
Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna leloa izango du manifestazioak eta 17:30etik abiatuko da La Casillatik, udaletxerainoko ibilbidea egiteko. Ekitaldi jendetsua espero da, besteak beste, EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu alderdiek, eta ELA eta LAB sindikatuek babesa azaldu dutelako.
Esteladak joan den igandean, Hondarribiko San Pedro kalean