Errioxako hiriburuko Hirigune Historikoa ezagutzeko aukera izango dute, eta bertan bazkalduko dute. Dagoeneko izena eman daiteke.
Logroñoko Alde Zaharra bisitatuko dute nagusiek
Logroño ezagutzeko txangoa antolatu du Hondarribiko Kasino Zaharra Adinekoen Etxean urriaren 20rako. Errioxako hiriburuko hirigune historikoa bisitatuko dute, eta Venecia jatetxean izango da bazkaria.
Izena eman nahi duenak 28 euro ordaindu behar ditu, bidaia, bisitak eta bazkaria barne. Ohi bezala, pertsona bakoitzak bi izen-emate egin ahal izango ditu gehienez, eta plazak bukatu arte dago epea irekita. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan dago Kasino Zaharreko bulegoa zabalik, 10:30etatik 12:00etara.
Urriaren 20an da bidaia, autobusa 08:00etan abiatuko da Zumarditik.