Urriaren 6tik 8ra egingo dituzte Amute-Kostako jaiak.
Amute-Kostako jaiak antolatzeko bilera egingo dute bihar, ostirala. Bigarrena izango da, aurreko astean egin baitzuten aurrenekoa. 20:00etan jarri dute hitzordua, udal egoitzan. Aurreko bileran proposamenak bildu zituzten eta, oraingoan, jaietako egitaraua burutzeko asmoa dute. Auzo Egintza elkartetik amutearrei deia luzatu diete, bilerara joan daitezen.
![Amute-Kosta auzo elkartea](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2017/09/DSC_0469.jpg)
Udal egoitzan bilduko dira jaiak antolatzeko