Walk With Ethiopia egingo dute igandean munduko hainbat lekuetan, horien artean Hondarribian. Run With Ethiopiaren antzerakoa da, baina oinezko formatuan.
Hondarribia da WWEren lehen ekitaldia antolatu duen Euskal Herriko herri bakarra
Walk With Ethiopia (WWE), Etiopiarekin batera ibili, hori da Abay-Ethiopia Gobernuz Kanpoko Erakundeak iganderako egin duen proposamena. Butron pasealekuan egingo duten
Hondarribia Elkarlanean jardunaldiaren barruan postua izango du Abay-Etiopiak, eta bertatik 11:00etan bi oinezko martxa abiatuko dira, helburu solidarioarekin.
IRT Run With Ethiopia lasterketaren
in real time formulari jarraituz antolatu dute WWE, hau da, munduko hainbat lekuetan eta ordu berean egingo dira martxak. Leku horien artean Hondarribia da Euskal Herriko bakarra, eta zerrendan Walmara ere ageri, Abay-Etiopia ezarrita dagoen eskualdea.
Hain zuzen ere, Walmarako Gaba herrixkako eskola berritzeko dirua lortu nahi du WWE jarduerak. “Eraikuntza oso ahula da —azaldu dute antolatzaileek—, adobez eta txapaz egina. Gela berriak eraiki nahi dituzte eta hormigoia eta blokeak erabili nahi dituzte. Eraikuntza sendoa eta duina izan dadin”.
4 edo 10 kilometro
Bi ibilbide egingo dituzte Hondarribian, 4 kilometroko ibilbide laua (Hondartza auzoan), eta Guadalupera igoko den 10 kilometroko luzea. Ura, jatekoa eta abar, norberak eraman behar du, “horrela ez da azpiegiturarik beharko”.
Egitasmoarekin lagundu nahi duenak, ekitaldirako propio egin dituzten elastikoetako bat erosi dezake, 8 euroan.
Posta elektronikoz erreserbatu daiteke, baita igandean bertan Butronen ere, Abayren standean. Baina garaiz joan, 11:00etan abiatuko baitira bi martxak.