Emakumeen Futbolaren Marca Sariak banatu dituzte Madrilen lehen aldiz. Realeko atezain hondarribiarrak errebelazio saria jaso du.
Mariasun Quiñones atezain hondarribiarrak 2016-2017ko Emakumeen Ligako jokalari errebelazioaren Marca saria jaso zuen atzo Madrilen. Kirol egunkariak Emakumeen Futbolaren Sariak eman ditu lehen aldiz eta Realeko atezaina izan zen saridunetako bat. 20 urte besterik ez ditu Quiñonesek eta Espainiako selekzioko atezain izatera iritsi da oso denbora gutxian. Iaz 20 urtez azpikoen Munduko Txapelketa jokatu zuen Papua Ginea Berrian, eta aurten Holandako Europako Txapelketan jardun du absolutuarekin.
Hondarribiarrarekin batera, beste hauek saritu zituzten atzoko galan: Bartzelonako Jennifer Hermoso (Pichichi) eta Marta Torrejon (selekzioko MVP); Valentzia taldeko Christiane Endler txiletarra (Zamora); Atletico Madrileko Sonia Bermudez (ligako MVP) eta Angel Villacampa (entrenatzaile onena); eta Alexandre Aleman (epaile onena).
Mariasun Quiñones, erdian, saritu guztien artean (arg: @marca)