Hondarribiko alardean desfilatzen duen gazte baten idatzia asko zabaltzen ari da sareetan. Herriaren nahia gatazka gainditzea dela deritzo.
Alarde tradizionalean desfilatzen duen gazte baten gutuna argitaratu du
zuzeu.eus atariak, eta azkar zabaldu da sareetan.
Hondarribiko gazte bat bezala sinatzen du gazteak, eta azaltzen duenez, “nerekin batera ateratzen diren beste askoren antzera, ez nuke inongo arazorik izango emakume bat nire ondoan aterako balitz”.
Bere idatzian, onartzen du 20 urtean ez dela Jaizkibel konpainiaren moduengatik erakarria sentitu baina, era berean, ez duela ulertzen “herriko jai baketsu batzuk bizitzeko aukera” galdu izanaren arrazoia: “Egia esan, alardea, gaur egun dena baina askoz ederragoa izan litekeela uste dut. Inongo gatazkarik gabeko alardea, non jaia, barrea, maitasuna eta sentimendu ezberdinak bat egiten duten”.
Alardea, “aldaketa askoren emaitza” dela gaineratzen du bere gutunean, eta herriaren nahia gatazka gainditzea dela: “Ziur nago egun hori iristen denean, guztiok oroitzapenean dugun alarderik ederrena eta hunkigarriena ospatuko dugula. Hondarribiarrok merezitako alardea”.
Irakurri gutun osoa
zuzeu.eus-en.
Aurtengo alardeko une bat, goizeko desfilekoa