Auzoko jaiei begira, Amute-Kostako auzotarrek mantenu eta konponketa lanak egingo dituzte ostiraletik igandera elkartearen egoitzan.
Amute-Kostako auzo elkartean egingo dute auzolana
Auzolana egingo dute asteburuan Hondarribiko Amute-Kosta auzoan, urria hasieran ospatuko dituzten jaiei begira. Auzo Egintza elkarteak deialdia luzatu du, amutearrak auzolanera deituz: “Lokaletan, arotz lanak, elektrizitatea, igeltserotza, garbiketa eta hainbat lan ezberdinak egingo ditugu. Espero dugu jendea apuntatzea eta denon artean lana bukatu ahal izatea”.
Edozeinek har dezake parte, baina aldez aurretik izena ematea eskatu du Auzo Egintzak, “egin beharreko lanak hobeto antolatzeko”. Bi modu daude izena emateko, 652 72 73 74 whatsapp zenbakira idatziz, edo
posta elektronikoz.
Ostiralean lan-antolaketa zehaztuko dute (18:00etatik 20:00etara), lan handienak larunbatean egitea espero da (09:00etatik 20:00etara), eta igandean (10:00etatik 13:00etara) lanak burutu eta garbiketari ekingo diote.