Hondarribiko Hiriaren Urrezko Intsignia jaso du Txapartegi familiak gaur eguerdian, Alameda jatetxearen 75. urteurrenean.
Txapartegi familia Hondarribiko gazteluan, udalbatzarekin
Duela 75 urtetik Alameda jatetxea kudeatu duen Txapartegi familiak Hiriaren Urrezko Intsignia jaso du gaur eguerdian, leporaino beteta zegoen areto nagusian egin den ekitaldi hunkigarrian. Lagunak, ezagunak, bezeroak, eta ofizioko kide ugari elkartu dira udaletxean. Aurretik, hiriko jaien hasiera ofiziala adierazten duen suziri jaurtiketan parte hartu dute Txapartegitarrek. Txomin Sagarzazu alkateak piztu du lehen txupina, eta Mikel, Gorka eta Kepa anaiek bigarrena bota dute.
Areto nagusiko ekitaldian, Txomin Sagarzazu alkateak nabarmendu duenez, lehen aldia izan da familia batek jasotzen duela urrezko intsignia: “2017 urteko Urrezko Intsignia Alameda Jatetxeko familiari ematea erabaki da jatetxearen 75. urtemugan izandako bilakaera bikainarengatik eta XXI. mendeko Hondarribiari ostalaritzaren alorretik egindako ekarpen aberatsarengatik”.
Familiaren izenean, Gorka Txapartegi sukaldari nagusiak hartu du hitza. Urduri, hunkituta oso, eskerrak eman ditu, eta konpromisoaz mintzatu zaie bildutakoei: “Guretzat konpromioa hitz klabea da, konpromisoa herriarekin, lehen mailako produktuekin, bezeroekin eta inguruan daukagun guztiarekin”.
Txapartegi familia, alkatearekin, intsignia jaso eta gero