Bihar egingo dute Hondarribiko errepresaliatuen aldeko ekitaldia, jaietako lehen egunean.
Euskal presoen aldeko brindisa egingo dute hilaren 6an Bentako txosna gunean, 19:00etan. Hondarribiko elkartasun taldeak adierazi duenez, Tomas Elgorriaga eta Emilio Castillo askatu izana ospatu eta, eta Villabonako espetxean preso den Urko Labeaga eta bere senideei “besarkada eta agur beroa bidaltzeko” balioko du ekitaldiak.
Jaietako lehen egunean egiten dute presoen aldeko brindisa