Jaien ondoren irekiko du Emekik ikastaroetarako izen ematea
Ikasturteko lehen hiruhilekorako zortzi jarduera desberdin antolatu dituzte, eta Pomadak, ukenduak eta kremak egiten ikasteko tailerra.
Emekiren udazkeneko ikastaroak
- Oinarrizko zeramika: Astelehenetan, 10:00etatik 12:00etara.
- Euskal dantzak: Astelehenetan, 17:30etik 19:00etara.
- Jantzigintza: Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara; asteartetan, 10:00etatik 12:00etara; ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
- Ingelesa: Astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara.
- Yoga: Astearte eta ostegunetan, 18:45etik 19:45era eta 20:00etatik 21:00etara; asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
- Eskulanak: Asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara.
- Imitaziozko bitxiak: Asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara.
- Trikota: Ostegunetan 18:30etik 20:00etara; ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.