Velozet stoner rock talde hondarribiarrak bere lehen diskoa kaleratu du. Hilaren 16an aurkeztuko dute etxean, Supersuckers taldearekin.
Hilaren 16an Supersuckersekin joko du Velozet taldeak
Deabru berri baten jaiotza, hori da Velozet talde hondarribiarraren estreinako diskoa. Odei Barrondo (bateria), Xabier Calvo (gitarra), Miliko Velozet (gitarra, koruak), Xabi Perez
Bull (baxua, koruak), eta Mikel Tife (ahotsa) dira taldeko kideak eta, bestelako estiloetatik ere edaten duten arren, batez ere rock&rolla eta stonerra egiteko elkartu dira.
Haien hitzetan, “infernutik ateratako soinua” da Velozeten ekarpena, eta infernuari lotutako erreferentzia ugari aurkitu daitezke Berako Mik estudioan grabatu duten
Deabru berri baten jaiotza diskoko bederatzi abestien letretan. Zinegintzatik, B serieko filmetatik hartzen dituzte ideiak, gitarra garratz, bateria bortitz eta ahots indartsuz janzten dituztenak.
Lamien kantua singlea da adibide bat.
Hilaren 16an Psilocybenea aretoan joko du Velozetek, Supersuckers talde mitikoarekin batera. Bertan izango da haien
Deabru berri baten jaiotza erosteko aukera. Bitartean,
Velozeten bandcamp orrialdean doan entzun daiteke.