Konpainia gehien ateratzen diren entsegu eguna da gaurkoa; hamazazpi aterako dira guztira.
Eguraldia ez da aitzakia izango gaurko entseguak ikustera ez joateko. Konpainia gehien elkartzen diren eguna da hilaren 4a, orotara hamazazpi aterako dira kalera gaur: Akartegi, Ama Guadalupekoa, Banda, Beti Gazte, Danborrada, Gora Ama Guadalupekoa, Gora Arrantzale Gazteak (
Txangai), Gora Gazteak, Herria, Jaitzubia, Jaizkibel, Kofradia, Kosta, Mendelu, Montaña, Olearso eta Zimizarga (
ikusi gaurko ordutegiak).
Eguraldi iragarpenen arabera, badirudi bukatu dela azken egunetako ezegonkortasuna, eta giro paregabea espero da gaur arratserako, 22 gradu inguruko tenperatura eta euririk ez. Iluntzetik aurrera, ilargiak argituko du konpainien saioa.
Kattalin Anzisar, Akartegi konpainiako kantinera, atzoko entseguan