Bazkariaren aurretik jokoak antolatu ditu EKTk. Kuxkuxtu txarangak girotuko du aurten gazteen bazkaria.
Kuxkuxktu txarangak girotuko du jaietako gazteen bazkaria
Bihar eta etzi, hilak 5 eta 6, banatuko dira Hondarribiko jaietako Arrantzale Eguneko gazteen bazkarirako txartelak, 18 euroan. Gazteen Zerbitzuan izango da erosteko aukera, 18:30etik 20:00etara.
Bidasoaldeko EKTk antolatzen du bazkaria udalaren laguntzarekin eta Bentan egingo da, gazte kuadrillentzako jokoen ondoren. Aurten ez da kukañarik izango, baina kuadrillen arteko jokoak bai, eta HITZAk sari bat banatuko du, EKTk banatuko dituenez aparte.
Hilaren 10ean egingo da bazkaria, 14:30etik aurrera. Aurten, Urruñako Kuxkuxtu txaranga mundiala gonbidatu dute bazkaltzera eta giro bikaina espero da bazkarian, baita aurretik eta ondoren ere. Arratsaldean gainera, Elektropatxaranga batuko zaie urruñarrei; hortaz, ondo pasatu nahi ez duenak, hobe izango du etxean geratzea.
Urte batzuk daramatza EKT Arrantzale Eguneko bazkaria antolatzen. Garai batean bazkari erraldoia egiten zen Arrantzale Egunean, baina ohitura hori galdu egin zen. Berriro hasi dira egiten eta urtetik urtera handituz doa elkartzen direnen kopurua.
Herri bazkaria. Egitaraua
- 11:00etan, puzgarri jokoak gazteentzat.
- 13:30ean, Kuxkuxtu txaranga Portuan ibiliko da.
- 14:00etan, kalejira Zabalaren txokotik Bentara.
- 14:30ean, gazteen bazkaria eta abesti saioa.
- 17:00etan, Elektropatxarangaren abiatzea, Bentatik.
- 18:00etan, kale animazioa Kuxkuxturekin.