Erraietako transplanteak jaso dituzten, edota heste eta nutrizio arazoak dituzten haurrei laguntzen dien Nupa elkartearentzat bilduko dute dirua.
Aerobic, step, jumping fitness eta zumba, hori guztia egingo dute igande goizean Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan, helburu solidarioarekin. Total Step, Jumping eta Saito gimnasioak antolatu dute ekitaldia, eta Feel Fitness elkartearen eta Hondarribiko Udalaren laguntza izan dute.
Urratsez urrats, erraietako transplanteak jaso dituzten, edota heste eta nutrizio arazoak dituzten haurrei laguntzen dien Nupa elkartea babestu nahi dute igandeko Step Solidarioan. Horretarako, parte hartzaileek (eta nahi duten guztiek) 10 euroko dohaintzak egingo dituzte. Jaien aurretik izerdi pixka bat egitea ez dago gaizki, eta helburu on baten alde bada, askoz hobe.
Hainbat step modalitate txandakatuko dituzte. Irudian, jumping fitness